HIZKUNTZAREN GARAPENA

Aupa irakurleok!

Egun hauetan psikologia klaseetan haurrek duten hizkuntzaren garapena ematen egon gara eta nire familian dagoen haur baten pasadizoa gogoratu dut, eta horregatik zuei azalduko dizuet.

Esan bezala nire familian haur bat dago, eta ume honen adina lau urtekoa da. Beste egunean bere amarekin hitz egiten ari nintzen eta bere semea letra bat esateko arazoak zituela esan zidan, eta logopedara eramatea pentsatzen ari zela komunikatu zidan. Ondoren, ea zein zen ezin esandako letra galdetu nion eta bere erantzunak barreak sortu zizkidan, "R"-a zen. Berak ez zuen ulertzen zergatik egiten nuen barre eta horregatik honako hau azaldu nion:  

Lehenik eta behin bi fase daudela jakin behar duzu: Hizkuntzaren aurreko fasea eta hizkuntza-fasea.

Lehen fase honetan, honakoa gertatzen da: ume baten bizitzaren lehen egunetan berezitu gabeko negarra gertatzen da, hau da, ahoskatzeak eta berezitu gabeko negarrak, ondoren negar bereiztua ematen da lehenengo hilabetean gutxi-gorabehera, beharrizanen erakusgarri. 2. hilabetean zezelkatzea ematen da, esaterako laburdurak eta hedadurak, denbora pasa eta gero, 6 hilabete dituenean lalazioa edo soinuen errepikapena gertatzen hasiko da, hau da, kontsonantea eta bokal bat: ma, pa, ta, da beste batzuen artean. Ekolalia 8. eta 9. hilabeteetan gertatzen dela ere esan nion eta zer ez den ez zekienez hurrengoa erantzun nion: helduen soinuen oihartzuna egiteari esaten zaio. Fase honetan letren fonologiarekin zerikusia duten datu gehiago ez daudenez hurrengo fasera joan nintzen, ez nuen hura azpertu nahi.

Bigarren fase honetan, haurraren hizkuntzan gertaera berri asko agertzen dira, horregatik eskema hau azaldu nion: 

Fonologia menperatzeko prozesua (sekuentzia): 

BOKALAK --> beti ahoskatzen ditu ondo 

EZPAINBIKARIAK (p, b, m) -->2,5 urte urtetik aurrera 

HORZKARIAK (t, d) --> 3 urtetik aurrera 

HOBIKARIAK (n) --> 3,5 urtetik aurrera 

BELARRAK (k, ga) --> 3,5-4 urtetik aurrera 

EZPAIN-HORZKARIAK (f) --> 5 urtetik aurrera 

HORTZ-HOBIKARIAK (l, r) --> 6 urtetik aurrera 

SABAIKARIAK (ll, j, tx) --> 6-6,5 urtetik aurrera

Umearen amarekin hitz egiten jarraitu nuen eta beraren lasaitasunerako datu pare bat eman nizkion. 4 urte dituenean, juntagailu batzuk erabiltzen ditu eta flexioak bereizten ditu (singularra eta plurala). Galdera asko egiten ditu eta hizkuntzarekin jolasten du, horri esker 2.000 hitz inguru dakizki. Lasaiago geratu zela komunikatu zidan, eta azkenean logopedaren beharra ez zegoela ikusi zuen. Behin hau esanda, ume dibertigarri honen argazkiarekin agurtzen zaituztet. zerbait ikasi duzuelakoan,

hurrengorarte,

Eneko Martin.

Mejorar el habla del niño - Mamá investigadora

BIBLIOGRAFIA:

Informazioa: Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.

Argazkia: C. (2016, 22 agosto). Mejorar el habla del niño. Mamá investigadora. 

http://mama-investigadora.com/2015/01/mejorar-el-habla-del-nino/ 

Comentarios