Aupa irakurle!
Gaur nire lagun baten egoera erabiliko dut, helduaroan ematen den sindromea azaltzeko. Nire lagunak seme bakarra du eta hura etxetik joan dela kontatu zidan orain dela gutxi, semeak bikote bat duela eta biak batera bizi nahi dutela erabaki dutelako. Egoera azaldu eta gero ea zela sentitzen zen galdetu nion, eta berak esan zidanaren arabera habia hutsaren sindromea duela pentsatu nuen. Klasean eman genuenez nire apunteak hartu nituen eta berari azaldu nion zertan datza sindromea, eta bera identifikatuta sentitzen zen nire azalpenarekin. Hurrengo esan nion:
Beno nire ustez hemen habia utsaren sindromea ematen ari da, hau da, Semearen emantzipazioarekin etxean zerbaiten falta dagoela sentitzeari esaten zaio, batez ere semea bakarra edo azkena denean. Horrek mota honetako esaldiak ekarri dezake: "Denborak orain luzeagoa ematen du" edo "sobran dagoela ere esan liteke".
Jarduera berririk topatu ezik, ezer ez egiteak sentimentu txarrak ekar ditzake: ezdeus sentitzea, depresioa, antsietatea edo jarrera manipulatzaileak, seme- alabak etxera itzul daitezen. Bikotea, hasieran bakarrik egotetik ondoren, seme- alabaz inguratuta bizitzera egin da. Orain berriro dago bakarrik, hasieran bezala, baina zaharrago. Seme-alabak hazi bitartean, senar-emazteek bikote-espazioa zaintzeko ahaleginik egin ez badute, bakartasunera itzultzea ez da gozoa izango, ia-ia arrotzak izango dira.
Momentu honetan nire lagunaren aurpegian erreparatu nuen eta egoerarekin zer egin ez zekielaz ohartu nintzen, horregatik azalpena laburtu nion eta zer egin beharko lukeen azaltzen jarraitu nuen. Orain fase berri bat hasten da eta honetan gauza asko egin daitezke:
- Hazteko garaia da.
- Berrelkartzeko garaia da.
- Konpartitzeko garaia da.
- Rol berri baterako garaia da.
Aurre egiteko modu adoretsu eta positibo bat dago, eta hori lortzeko hurrengo ezaugarriak lortzen saiatu behar zara:
- Adierazi hitzez eta konpartitu isildu gabe eta itxurak egin gabe egoera berriko min, bakardade eta beldur sentimenduak.
- Bereizi gertatzen ari zaigun hori aldi berean etor daitezkeen beste sintoma batzuetatik: menopausia, jubilazioa, hiltzeko beldurra…
- Indartu bikotekidearekiko harremanak, mimoak emanez, hitz eginez eta bientzako pozgarri izango diren maitasun eta sexu harreman oparoz.
- Ekin berriro lehengo zaletasunei eta, gogoa izanez gero, hobby berrietan hasi. Berrantolatu denbora eta elkartu lagunekin irteeretan, bidaietan eta dibertimenduetan.
- Onartu amaitu den garaiaren eta hasten dagoenaren alde onak. Fantasiak, ilusioak, barreak eta umore onak izan behar ditugu lagun osorik ez badago ere oraindik zutik eta bizirik dirauen habia horretan.
Hori azaltzerakoan nire lagunaren aurpegia alaiago zegoen, dirudienez azaldutakoa ulertu du, eta orain badaki gartatzen ari zaiona normala dela eta irtenbidea duela. Beno espero dut zerbait ikasi izatea.
Hurrengorarte,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:- Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.
Comentarios
Publicar un comentario