GURASOTASUNA
Kaixo irakurle!
Orain dela gutxi lagun bikote batek ume bat izango zutela kontatu zidaten, klasean momentu horretan gurasotasunari eta rolen eboluzioari buruzko lan bat egin behar genuela esan ziguten eta kuriositatea sartu zitzaidan hauen eboluzioa nolakoa izan zen jakiteko, informazioa bilatzen hasi nintzen eta gai interesgarria dela uste dudanez hemen idatziko dizkizuet ezaugarri batzuk.
Historian zehar gurasotasunaren kontzeptua familiarenarekin paraleloan garatu da, hala ere, amaren figurak ez du garrantzirik izan gaiari dagokionez, ez XI. menderarte. Aitaren aurretik burua edo buruzagia zegoen, tribu edo klan baten sortzailea. Geroago etorriko da emakume batekin haurrak izan ditzakeen gizona. Aita kontzeptua jaiotzen da momentu honetan eta hortik familiaren kontzeptua.
Ondoren Grezian eta Erroman gurasotasun biologikoa ez zen nahikoa, aitak semea edo alaba ezagutu behar zuen eta biologikoa ez zen batekin egin zezakeen. Kristautasunaren garaian berriz aitaren rola Jainkoarekiko erabateko obedientzia azaltzea eta onartzea da.
Kristo ondorengo lehen mila urteetan, emakumeak haragiaren tentazioak irudikatzen ditu eta beheko izakitzat hartzen da, pentsatzen dutenen taldean izateko eskubidea ukatuz. Ez zen izango XI mendera arte konkubinazioak gaitzetsi zirela emakumeek familian lekua izan zezaten.
Erdi Aroan familia eta gurasoen rolak maila ekonomiko eta sozialaren arabera bereizten ziren:
Hiri-familia Mendebaldeko familia baten eredua da, seme zaharrenak ondasunak oinordetzan hartzen ditu, beste seme bat apaiza izango da eta alabentzat ezkontza antolatzen da.
Familia aristokratikoan, aitak ez ditu haurrak zaintzen, irakasleen esku uzten ditu, eta mutilek 15-16 urte dituztenean baino ez ditu ezagutzen.
Landa-familian, haurra babestu beharreko ondasun preziatu bihurtzen da, baina umeak oso ugariak direnean, infantziaren apurketa maiz gertatzen da, eta aitaren indarkeria eguneroko bizitzaren parte da, ama zaintzeaz arduratzen den bitartean.
Errenazimendutik aro modernorarte aitaren rola guztiz autoritarioa izan da, eta geroago, garai modernoaren eta garaikidearen artean, ziurtasun asko zalantzan jartzen dira, eta leku berriak bilatzen dira umearentzat, amarentzat, baina batez ere, aitarentzat.
Gaur egun, familia-eredu berrietan, gizarte-eraldaketak eraginda, gurasutasunen rolen analisia egin eskero, orain dela mende batzuk baino berdintasun handiagoa dagoela ikusten da.
Espero dut zerbait ikasi izana,
Eneko Martin.
Carballeira Rifón, Y. (2009). La evolución del lugar del padre a través de la historia y en la consulta terapéutica. Cambios en la estructura psíquica del niño actual. sepypna. https://www.sepypna.com/revista-sepypna/articulos/evolucion-lugar-padre-historia/
Comentarios
Publicar un comentario