<<Aumentan los embarazos en menores africanas después del confinamiento>>
"Virginia se levanta pronto y, como cada mañana, coge un viejo balde blanco para ir al río. Las aguas bajan grises y sucias pero le sirven para su aseo y el de su bebé. (...). Tiene 13 años e iba a la escuela pero con el confinamiento y el cierre de colegios, se quedó en casa.
Virginia ha sido mamá hace unos meses. Un hombre mayor le prometió casarse con ella y alejarla de la pobreza. Ahora ya sabe que no cumplirá con su palabra. "Esta es mi vida. Es lo que hago todos los días". La menor ya no ha vuelto a clase, la vergüenza y el rechazo de sus propios compañeros se lo impiden. (...)".
Gehiago iraurri nahi baduzue hemen dago helbidea: https://www.rtve.es/noticias/20220312/aumentan-embarazos-menores-africanas-despues-confinamiento/2308840.shtml
Covid-19-ak, gaur eguneko gai garrantsitzua dela kontsideratu daiteke eta telebistako berriak hori gogoratzeaz arduratzen dira egunero, gaixoen edo hildakoen kopuruak aurkezten, baina konfinamendu garaia pasatu da eta Afrikan izandako ondorioak inork ez ditu azaldu, eta kasu hau irakurri nuenean klasean haurdunaldia ematen ari ginen, horregatik, bloga berri honekin zabalduko dut.
Berri honen arabera, Afrikan bizi zen gizon batek Virginiari (13 urteko neska bat) bere material genetikoa emango ziola esan zion eta berarekin eskonduta pobreziatik aterako zuelaz hitz eman zion, azkenean ez zen hori gertatu, baina ordurako Virginia haurdun zegoen. Ez zen erraza izan 13 urteko neska batentzat haurdunaldia aurrera eramatea, azalduko dudan bezala prozesua konplexua delako.
Prozesu hau material genetikoen baturarekin hasten da, aita eta amarena elkartzean. Bi zelulek bat egiten dute eta ondoren mitosia deitzen den prozesua gertatzen da, hau da, zelula hori bitan zatitzen da, bi zelula berdin sortuz. Esandako prozesua behin eta berriz gertatzen da eta ernalketaren momentutik bi asteetara hozia sortzen hasiko da.
2. astetik 8.-era enbrioiaren aldia dela esaten dugu, eta denbora tarte horretan enbrioiaren bizkar hezurra eta entzefaloaren hiru zatiak (prosentzefaloa, mesentzefaloa eta ronbentzefaloa) garatzen dira, 5. astean gutxigorabehera. Bitartean denbora honetan amak haurdun daudela ez jakitea posiblea da. Hiruhilekoaren amaieran umekia berez mugitzen da eta bi erreflexu garatu ditu: oratze-erreflexua eta babinskiren erreflexua. Horrez gain, umekiaren bihotzaren taupadak entzun daitezke.
Bigarren hiruhilekoan garapena aurrera jarraitzen du: umekiaren gorputzaren itxura nabarmena egiten da, miazkatu eta zurrupatu dezake eta zentzumen-errezeptoreak ondo finkatuta ditu. Azkeneko hiruhilekoan, tamainaz eta pisuz hazten jarraitzen du eta nerbio sistema zentrala garatzen du. Beste alde batetik hurrupaketa-erreflexua hobetzen du eta gorputzaren tenperaturaren kontrola orekatuagoa da. Azkenik, umea jaio egiten da.
Ikusi dugunez prozesu gogorra eta luzea da emakume garatu batentzat baina komentatutako kasuan, neskak 13 urte zituen. Beraz gauza hauek ez gertatzeko, lehenengo pausua berri hauek mundura irekitzea da eta horregatik nahi izan dut berri hau kontatu. Zerbait berria ikasi duzuela espero dut.
Laster arte,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:
Jiménez, A. (2022, 12 marzo). COVID: aumentan los embarazos en menores africanas. RTVE.es. https://www.rtve.es/noticias/20220312/aumentan-embarazos-menores-africanas-despues-confinamiento/2308840.shtml
Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.
Comentarios
Publicar un comentario