JAIOTZA

<<Condenan a pagar 2,6 millones por negligencia en un parto que causó un 95% de discapacidad al bebé>>

"El Juzgado de lo Contencioso-Administrativo número 1 de Málaga ha estimado íntegramente la demanda presentada por unos padres por los graves daños causados a su hija, que tiene el 95% de discapacidad reconocida, con sufrimiento fetal en el parto por demora en la cesárea."

Gehiago iraurri nahi baduzue hemen dago helbidea:  https://www.elmundo.es/andalucia/malaga/2022/03/14/622f25d0fc6c83cc148b4597.html

Orain dela gutxi berri honekin topatu nintzen, klasean momentu horretan jaiotza eta jaioberria ikusten ari ginenez berriaren eta gaiaren artean erlazioa zegoela ikusi nuen eta horregatik hautatu dut berria. Kasu hau ulertzeko lehenengo jaiotzaren prozesua ulertu behar da:

Ume bat normalean 38 eta 45 asteen artean jaiotzen da eta erditzeko garaia denean kontrakzioak sortzen dira, hau da, progesterona jaisten da, estrogenoa eta oxitozina areagotzeari bide emanez. Dena piztu ondoren, umetoki-lepokoa laburtzen eta zabaltzen hasten da; haurra emakumearen gorputza utzi ahal izateko.

Umea mundura ekartzeko profesional talde bat behar du eta horregatik da garrantsitzua da kontrakzioak hasten direnean medikuarenera joatea. Talde obstetrikoa umea jaiotzen laguntzen dituzten pertsonak dira eta hauek dira:


  • Obstetra: prozesu osoa kontrolatzea eta zesarea eska dezaketen konplikazioak ez daudela zihurtatzea. 


  • Emagina: erditzerakoan kontrola eramaten duen pertsona da.


  • Erizain eta instrumentazio taldea: medikuari eta emaginari laguntzea du funtzio nagusi.


  • Anestesista: epidurala jartzea edo zesarea baterako gorputza prestatu anestesiaren bidez.


  • Pediatra neonatologoa: haurra jaso eta bere lehen bizi-seinaleak egiaztatu behar du.


Aurkeztutako berrian, umearen jaiotza eguna heldu zen eta amak kontrakzioak izaten hasi zen, hospitalera joateko ordua heldu zela onartu zuten, baina behin bertan medikuak etxera bidali zuten emakumea, honen ustez oso goiz zelako. Hurrengo egunean berriz joan zen emakumea hospitalera, eta egun horretatik bost egunera zesarea egin zioten. Amari esan ziotenez, plazentaren apurketa izan zuen eta ondorioz bere umeak ondorioak pairatu zituen, %95 ezintasuna sortuz.

Orain ezin da ezer egin umearen ezintasun maila jaizteko, baina blog honen bitartez egoera hauek batzuetan gertatzen direla jakinarazi nahi diot nire irakurleei, eta horiek ekiditeko, ospitaleetan tematu behar dugu. Espero dut albiste honekin zerbait ikasi izana.

Hurrengorarte,
Eneko Martin.

 BIBLIOGRAFIA:

Condenan a pagar 2,6 millones por negligencia en un parto que causÃ3 un 95% de discapacidad al bebé. (2022, 14 marzo). ELMUNDO. https://www.elmundo.es/andalucia/malaga/2022/03/14/622f25d0fc6c83cc148b4597.html

de Familia, C. I. C.-. (2021, 9 julio). ¿Qué son las contracciones y por qué se producen? - Clínica INDISA. Clínica INDISA - Clínica de familia. https://www.indisa.cl/blog/contracciones-por-que-se-producen-cuando-llegan-y-como-identificarlas/#:%7E:text=Cuando%20llega%20la%20hora%20del%20parto%2C%20la%20progesterona%20baja%2C%20dando,del%20cuerpo%20de%20la%20mujer. 

Comentarios