<<Caso Lucio Dupuy: analizaron los dibujos que hizo en el jardín>>
"El abogado de la familia paterna de Lucio Dupuy, informó que se estudiaron sus dibujos con el fin de tratar de determinar si sufría violencia infantil o doméstica."
Aupa irakurle!
Gaur berri tragiko batekin natorkizuet, orain dela hilabete batzuk Argentinan bost urteko haur bat hil zuten. Berri hau asko inpaktatu zidan eta klasean grafismoa ematen egon garenez, berriro ere hasi naiz irakurtzen gertatutakoari buruz, gertatutakoari buruz gehiago jakin nahi baduzue bi erreferentzia jarriko dizkizuet erreferentzietan.
Esan bezala klasean grafismoa lantzen egon gara, eta zer den ulertzeko honi buruz hitz hitz egingo dizuet. Hasteko, definitu egin behar da terminoa, grafismoa, irudikatzeko eta komunikatzeko modua da, materialak menperatuz. Ezaugarri honek funtzio batzuk ditu baina garrantzia gehien dutenak hauek dira: Alde batetik norberaren burua, besteak eta inguruko
objektuak ezagutzea, beste alde batetik nguruarekin harremanak izatea eta azkenik pentsamenduak, sentimenduak eta emozioak
adieraztea eta komunikatzea.
Orain, grafismoaren bilakaera nola ematen den azalduko dizut, ulertu nahi baduzue adi egon beharko zarete gaia konplexua baita. Jakin beharreko lehen gauza lau fase dituela da:
- Zirrimarraketa (2-4 urte): lehen aldia da eta hiru azpifase ditu, zirriborro desordenatuen fasea, non marraztutakoa esanahirik ez duen eta beso guztiarekin marrazten duen, zirriborro kontrolatua non begien eta marren artean lotura bat existitzen dela konturatzen da eta azkenik zirriborro izendunak, non zirriborroak esanahia duten eta inguruko munduarekin lotzen duen.
- Eskema aurrekoa (4-7 urte): marrazkiak ordenatuz doa irudikapen zehatzagoetarantz. Irudikatzen duen lehen irudia giza irudia da. Denboraren joan-etorriarekin, burua, besoak, ankak eta enborra marraztuko ditu eta morgezteko erabiltzen dituen koloreak garrantzia handia izango dute.Aldi honen bukaera lurraren gainean dagoen pertsona bat marrazteko gai izango da.
- Eskematikoa (7-9 urte): Objektuak xehetasun guztiekin irudikatzen ditueta orain oinarri-lerro batzuk ditu, gainera oinarrizko lerroa argia izango da.
- Errealismoa (9-11 urte): azken aldi honetan marrazketaren bilakabidea amaitutzat jo daiteke, errealitatearen irudikapen zehatza egiten baitu eta hirugarren dimentsioa kontrolatzen baitu.
Orain arte idatzitakoa irakurri baduzue, lehen aurkeztutako berria eta grafismoak lotura estua duela konturatuko zarete, hau da, titularrak esan bezala umeak biolentzia jasatzen zuen jakiteko, berak egindako marrazkiak aztertzen ari dira, eta esan dugunez umeak bere sentimenduak paperean adierazten dituzte. Espero dut berri tragiko honek grafismoa zer den eta zertarako balio duen irakatsi izateak.
Hurrengorarte,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:
- Radio Mitre. (2022, 26 marzo). Caso Lucio Dupuy: analizaron los dibujos que hizo en el jardín. https://radiomitre.cienradios.com/policiales/caso-lucio-dupuy-analizaron-los-dibujos-que-hizo-en-el-jardin/
- Perez, F. (2022, 17 febrero). Crimen de Lucio: las acusadas fueron imputadas por «abuso sexual gravemente ultrajante». Perfil. https://www.perfil.com/noticias/policia/la-madre-de-lucio-dupuy-y-su-pareja-fueron-imputadas-por-abuso-sexual-contra-el-nino.phtml
- Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.
Comentarios
Publicar un comentario