MITOAK NERABEZAROAN

 

<<Adolescentes que no se gustan>>

"¿Qué está pasando en la sociedad española para que el 60% de los adolescentes se sientan a disgusto con su imagen corporal?"


Aupa irakurle!

Aste hauetan zehar klasean nerabezaroaren aldia emoten egon gara eta orain dela gutxi artikulu hau irakurri nuela gogoratu dut. Mito bat dirudi esateak nerabezaroek haien fisikoari garrantzia handia ematen dietela, baina artikulu honen bitartez egia dela konprobatu dezakegu, ikerketa batean %60-ak haien gorputzarekin desadoz daudela esaten dutelako. Mito hau ez da bakarra, beste asko daude, eta ondoren azalduko dizkiuet, baina mitoak ulertzeko lehenengo nerabezaroa ulertu behar da.

Nerabezaroa haurtzaroa eta helduaroaren artean dagoen fasea da, normalean 12 urterekin hasten da. Hauek dira jarrek edo jokaera egozentriko nagusiak:

• Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideiala irudikatzeko gaitasun berria dute, gainera konturatzen dira lehen miresten zituztenak euren altaretik erori direla, eta askotan esan beharra izaten dute.

• Eztabaidatzeko joera: Gauzen ñabardurarik txikienak ere hautemateko gaitasun berria erabili nahi dute eta horretarako eztabaidak izaten dituzte.

• Autokontzientzia: Nerabeek asmatutako ikus-entzuleak (barruan eta kanpoan gertatzen denaren arteko nahasketa).

• Norbere burua azpimarratzea (Norberaren fabula): Nerabeek uste dute bereziak direla, euren esperientzia bakarra dela eta ez daudela lotuta gainerakoak arautzen dituzten arau naturaletara. 

• Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek lanak izaten dituzte konturik arruntenetan ere zirt edo zart egiteko; egoeretan erabakia hartzeko, bat-batean konturatu direlako bizitzan hamaika aukera daudela.

• Itxurazko hipokresia: Nerabeek, orokorrean, ez dute bereizten zer den ideial bat adieraztea eta zer den hori lortzeko benetan lan egitea.


Behin ezaugarriak ulertuta, beste mito batzuk aurkeztuko dizkizuet ea baten-batengandik epaituta sentitzen edo sentitu zareten ikusteko:

- "Nerabezaroa beharrezkoa eta naturala den krisis bat da"

- "Droga gehien hartzen duten taldea daldea da nerabezaroa"

- "Neskak hilekoa dutenean hazten jaraitu dezakete"

- "Nerabezaroak ez dakite inoiz non dauden"

- "Nerabezaroan dauden gazteak garrantzia handia ematen diote fisikoari"


Behin mito hauek existitzen direla jakinda, ulertzen duzue zergatik nerabezaroaren %60-ak ez du bere gorputza onartzen? Beno ba galdera honekin uzten zaituztet, espero dut zerbait ikasi izatea.

Hurrengorarte,

Eneko Martin.

BIBLIOGRAFIA:

Oliva, M. P. (2022, 11 abril). Adolescentes que no se gustan. El País. https://elpais.com/sociedad/2022-04-11/adolescentes-que-no-se-gustan.html

- Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.



Comentarios