<<Nerabe guztiak berdinak al dira?>>
Aupa irakurle!
Gaur beste egunean gertatu zitzaidan istorio batekin naturkizuet. Orain dela bi edo hiru egun, kaletik nenbilen nire lagunekin, eta alboko kalean nerabe koadrila bat zegoen, gutxi-gorabehera sei pertsonek osatzen zuten, ideia bat egiteko bidearen zabalera osoa okupatzen zuten. Hauen aurrean adineko gizon bat zegoen eta haien albotik pasa zenean hurrengo esan zuen: "¡No hay derecho, todos los adolescentes sois igual de egocentricos, ocupando toda la acera sin dejar pasar a los demas!".
Momentuan arrituta geratu nintzen baina etxera nindoan momentuan gertatutako egoeran pentsatzen hasi nintzen: Egia al da nerabe guztiak ez dutela kaletik pasatzen uzten? edo egia al da nerabe guztiak berdinak direla? gizonak "egocentrimo" hitza erabili duenean nerabezaroan ematen den egozentrismoari erreferentzia egiten ari zen edo "egoista" terminoari erreferentzia egin nahi zion?
Nire ustez, pertsona horrek aurreiritziz jokatu zuen, baina hala ere arrazoi apur bat bazeukan aurrerago azalduko dizuedan bezala.
Kasualitatez hurrengo egunean Unibertsitatean , nerabezaroan ematen den egozentrismoa lantzen egon ginen eta horrek nire usteak argitu zituen, hau da, dirudienez nerabeak jarrera eta jokaera egozentrikoak dituzte eta komunak dira, bizi zikloaren fase horretan dauden pertsona gehienak horrelako jarrerak dituztelako. Hauek dira jarrek edo jokaera egozentriko nagusiak:
• Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideiala irudikatzeko gaitasun berria dute, gainera konturatzen dira lehen miresten zituztenak euren altaretik erori direla, eta askotan esan beharra izaten dute.
• Eztabaidatzeko joera: Gauzen ñabardurarik txikienak ere hautemateko gaitasun berria erabili nahi dute eta horretarako eztabaidak izaten dituzte.
• Autokontzientzia: Nerabeek asmatutako ikus-entzuleak (barruan eta kanpoan gertatzen denaren arteko nahasketa).
• Norbere burua azpimarratzea (Norberaren fabula): Nerabeek uste dute bereziak direla, euren esperientzia bakarra dela eta ez daudela lotuta gainerakoak arautzen dituzten arau naturaletara.
• Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek lanak izaten dituzte konturik arruntenetan ere zirt edo zart egiteko; egoeretan erabakia hartzeko, bat-batean konturatu direlako bizitzan hamaika aukera daudela.
• Itxurazko hipokresia: Nerabeek, orokorrean, ez dute bereizten zer den ideial bat adieraztea eta zer den hori lortzeko benetan lan egitea.
Lehen aipatu dizuedan moduan gizonak arrazoi pixka bat zuen; nerabezaroan jarrerak gehienetan komunak dira baina hala ere era guztietako nerabeak daude. Hori pentsatzerakoan nerabezaroan nagoela gogoratu nuen eta nire burua aztertzen hasi nintzen, ea nik jarrera horrek ditudan edo izan ditudan jakiteko.
Gogoratzen dudanez bakarrik izan ditut bi, alde batetik eztabaidatzeko joera, betidanik guztatu zaidalako nire iritziak besteek dituztenekin alderatzea, baina ez eztabaidatzeko besteek dituzten uzteetatik ikasteko baizik. Beste aldetik, zer erabaki ez jakitea gertatu zait, adibidez Unibertsitatera sarterako orduan, lehenengo medikuntza egin nahi izan nuen, kirurgia plastikoak egiteko, ondoren medikuntza egiten jarraitu nahi nuenez, psikiatria ikastea pentsatu nuen, baina azkenean asko ikasi beharko nuela ikusi nuen eta ez nituen hainbeste urte eman nahi ikasten. Ondoren, psikiatriarekin zerikusia zuen zerbait bilatzen hasi nintzen eta psikologiaren mundua aurkitu nuen eta guztiz konforme utzi zidan aukera hori. Zoritzarrez ez zidaten karrera horretan hartu eta gizarte lanbideko gradua egiten amaitu dut. Hala ere, argi ikusten da ez nekiela zer erabaki. Experientzia honekin espero dut zerbait ikasi izatea.
Comentarios
Publicar un comentario