Bi irudiaetatik zein da luzeagoa?
Aupa irakurle!
Kurtso honetan zehar Piageten ezaugarriak emoten egon gara eta beste egunean Donostiko zientzia museoan egon nintzen eta ilusi optiko hau ikusi nuen. Irudiak Piageten ezaugarri baten antza zuela pentsarazi ninduen, horregatik jolas bat proposatzen dizuet, nik ezaugarriak azaltzen dizkizuet eta zuek zein den esan beharko duzue, baina horretarako adi egon behar izango zarete, ez baita lan erraza.
DESZENTRAZIOA: Egoera baten aurrean, haurraren arreta egoera horren alderdi bakar batean zentratu ohi da eta nekez erreparatzen die beste kontu batzue. Horregatik esan dezakegu ikuspegi bat bakarrik kontuan hartzeko joerari zentrazioa esaten zaiola. Fenomeno hau gertatzeko bi arraroi nagusi daude, alde batetik aurraren arreta-mailagatik eta bestetik ezin diolako egoera osoari erreparatu.
KAUSALITATEA: Kausetatik ondorioetara eta ondorioetatik kausetara dagoen itzulgarritasuna ulertzean datza. Haurrak kontakizunak gogoratzeko eta berregiteko gai bada eta prozesu naturala eta kontrako prozesua ulertzeko gai bada, umeak kausalitatea ulertzen duela esan dezakegu.
KONTSERBAZIOA: Kontserbazioa da gauza baten itxura kualitatiboa aldatu arren, gauza horren oraingo kantitatea eta gerokoa berdinak direla ulertzea.
MUNDUAREN IKUSKERA: Umeak munduaz duen ikuskeran datza, hurrengo hauek izan daitezke.
• Errealismoa
• Animismoa
• Artifizialismoa
• Kausalitatea
SAILKAPENA: Multzo edo talde bateko parte izatearekin lotuta dago.
SERIAZIOA: Sailkapenaren kontrapartida da. Ordenatze dimentsionalari deritzo, hau da, gauzen arteko desberdintasunei erreparatu behar die (= hurrenkera).
Behin hauek azalduta jakingo zenukete zein den irudian interpretatu daitekeen ezaugarria?
Kontzerbazioa esan baduzue ZORIONAK! irabazi duzue. Ezaugarri honetan luzeeraren eta hortaz masaren kontzerbazioa ikusten da, hau da, bai lehenengo irudia bai bigarrena berdina neurtzen dute, baina alde batean jartzen badituguz azalera edo luzeera desberdina dutela pentsatuko dugu. Espero dut zerbait ikasi izana edo gutxienez ondo pasa izana.
Hurrengorarte,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:
- Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.
- Carrodeguas, N. (2021, 29 mayo). Ilusiones ópticas, selección de imágenes asombrosas. NorfiPC. https://norfipc.com/facebook/ilusiones-opticas-imagenes-problemas-ejercicios-para-facebook.html
Comentarios
Publicar un comentario