Aupa irakurle!
Egun hauetan familiaren kontzeptua egon gara ematen klasean eta gaia aurkezterakoan pentsakor geratu nintzen, hau da, zenbat familia mota dauden galdetzen asi nintzen nire buruari, eta horregatik zuei galdetzera nator ea zuek zenbat mota ezagutzen dituzuen. Ondoren azalduko dizkizuet zenbat mota dauden, zeintzuk diren eta zertan oinarritzen den familia eredu bakoitzak:
- Familia monoparentalak:
Huek familiaren ardura bakarrik hartzea erabakitzen dute. Zenbait arrazoi direla medio, guraso bat batek hartzen du familiaren ardura. Hau baliabide gutxiago edukiko dute ustearen arabera eta ekonomikoki ezegonkortasun handiagoa. Familia barneko gatazkak emateko propobalitate gehiago dago eta aldakortasuna haurren bizitzan markatuta egongo da.
- Familia berreraikiak:
Gurasoak bananduak daudenean eta amaorde edo aitaorde bat familiara sartzen da, haurren zereginetan inplikatuz.
- Adopziozko familiak:
Familia eredu hauek eraiki baino lehen zenbait baldintza bete behar dira ikuspegi judizialetik eta psikologikotik. Alderdi psikologikoan guraso hauek ulertu behar dute haurrak egoera zail batetik datozela, arazo emozionalekin, atxikimendu ez ziurrarekin. Hori dela eta, emozio eta egoera berri hauek ondo kudeatu behar dituzte.
- Familia homoparentalak:
Bi gizon edo bi emakume familia bat sortzen dutenean adierazten da. Ikuspegi psikologikotik ez dago ebidentzia negatiborik, haurren heziketaren kalitatean edo kantitatean, ezta gurasoen gaitasunetan. Familia egitura berri honetan arazo larrienak gizartetik datoz, bazterketa soziala jasotzeko arrisku handia dagoelako.
- Ugalketa lagundua eta familia anitzak:
Aldez aurretik ondorio negatiboenak edukiko dituzten familiak dira. Garapenean atzerapenak egoteko arriskua dago.
- Seme-alabarik gabeko familiak:
Seme-alabarik ez duten bikote batek osatzen du.
- Familia poligamoa:
Ezkonduta daudelarik, gizonak emazte bat baino gehiago izateko baimena duena.
Orain nire galdera hurrengoa da, zuek ba al zenekiten hainbeste familia eredu zeudela? Bueno ba galdera horrekin usten zaituztek, espero dut zerbait ikasi izatea
hurrengorarte,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:
- Los 8 tipos de familias (y sus características). (2022, 18 abril). psicologiaymente. https://psicologiaymente.com/social/tipos-de-familias
Comentarios
Publicar un comentario