HOMOSEXUALITATEA ZAHARTZAROAN

 Aupa irakurle!

Gaur galdera batekin natorkizuet, bikote homosexualei buruz hitz egiten denean zein urteetako pertsonak dakorkizkizue burura? 

Beno ba ia guztiok nerabe edo heldu batean pentsatu duzuelakoan nago, horregatik gaur bi gai landuko ditugu, alde batetik zahartzaroan ematen den bakardadeari buruz eta bestetik zahartzaroak dauden homosexualitei buruz.

Esan bezala lehenengo zahartzaroko bakardadea azalduko dizuet. Era askotako bakardadeak daude, baina funtsezko dikotomiak bakardade «gaiztoa» eta bakardade erakargarria, fidela eta aberasgarria, zentzumenak eta sentimenduak azken mugetaraino zorrozten dituena, behar dugunean, geuk bilatzen dugun bakardade hori jartzen ditu aurrez aurre. 

Adineko helduek bakardadea eta isolamendu soziala izateko arrisku handiagoa dute, bakarrik bizitzea, familia edo lagunak galtzea, gaixotasun kronikoak izatea eta entzumen galera bezalako faktoreei aurre egiteko aukera gehiago baitute. Bakardadeak, bakarrik sentitzea esan nahi du harreman sozialen kopurua edozein dela ere.

Bakardade egoeran egoteak osasunean ondorioak izan ditzake hona hemen garrantsitzuenak:

- Isolamendu sozialak nabarmen areagotzen du pertsona baten arrazoi guztiengatik goiztiarra hiltzeko arriskua, erretzearekin, obesitatearekin eta jarduera fisikorik ezarenarekin parekatu dezakeen arriskua.

-Isolamendu soziala dementzia izateko arriskua handitzearekin lotuta dago

- Harreman sozial eskasak (isolamendu soziala edo bakardadea ezaugarritzen dituena) bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua % 29 handitzearekin eta iktusaren arriskua % 32 areagotzearekin lotuta zeuden.

- Bakardadea depresioa, antsietatea eta suizidio tasa handiagoarekin lotzen zen.

- Bihotz-gutxiegitasuneko pazienteen bakardadea heriotza-arriskua ia 4 aldiz handiagoarekin, ospitaleratze-arriskua % 68 handituarekin eta larrialdietarako bisitak izateko arriskua % 57arekin lotzen zen.


Beste alde batetik, zahartzaroko homosexualitateari buruz hitz egingo dugu. Hauek dira bakardatea sufritzeko probabilitate handia dituzten taldeetariko bat. Oraindik tabu asko dago populazio talde honen inguruan eta oso gutxi dira euren sexualitatea askatasunez bizitzera ausartzen direnak. Hori, hein handi batean, duela ez asko jasandako arbuioaren balastoa arrastaka jarraitzen dutelako, kasu askotan oraindik irauten duena eta diskriminaziorik ez jasateko ezkutatzera behartzen dituena. Beraz ondorioztatu dezakegu, gure gizartean, “tradizionalak”, homosexualak, bisexualak, transexualak, eta abar, ulertu genuenetik ateratzen diren bikote eta joera sexualak gero eta gehiago onartzen dira baina oraindik bide luzea dagoela egiteko erraparatu daiteke. Espero dut artikulu hau zuen gusttokoa izana.

Hurrengorarte 

Eneko Martin.

BIBLIOGRAFIA:

- Soledad y aislamiento social vinculados a afecciones graves. (s. f.). Alzheimer’s Disease and Healthy Aging. https://www.cdc.gov/aging/spanish/features/lonely-older-adults.html#:%7E:text=Los%20adultos%20mayores%20est%C3%A1n%20en,la%20cantidad%20de%20contactos%20sociales.

- H. (2021a, mayo 11). La homosexualidad en la tercera edad. Home Server. https://homeserver.es/la-homosexualidad-en-la-tercera-edad/

Comentarios