Aupa irakurle!
Aste honetan, helduaroari buruz egon gara hitz egiten klasean, eta asko ikasi dut, ez nekien helduaroan faseak edo aldiak zeudela, hau da, adin tarte honek ez du berezko tarte bat, beraz ez nekien aldiak zeudela, horregatik gaur horrek azaltzera natorkizuet.
Zazpi fase dira baina hauek azaldu baino lehen helduaroaren definizioa ulertu behar da, horregatik hortik hasiko naiz. Helduaroa, zahartzaroaren eta nerabezaroaren artean dagoen aldiari esaten zaio. Behin hori jakinda faseak ikustera joango gara:
1. Eskuratzeko aldia (haurtzaroa eta nerabezaroa). Umeek eta nerabeek informazioa eta trebetasunak eskuratzen dituzte, berez edo gizartean esku hartzeko prestakuntza gisa.
2. Lorpen aldia (19 edo 20 urteetatik 30en hasierara bitartean), Heldu gazteek ez dute ezaguera berez eskuratzen; izan ere, badakitena erabiltzen dute zenbait helburu lortzeko, adibidez, karrera eta familia.
3. Erantzukizun aldia (30en amaieratik 60en hasierara). Adin ertainekoek burua arazo praktikoak konpontzeko erabiltzen du.
4. Aldi exekutiboa (30 edo 40tik adin ertainekoaren amaierara). Aldi exekutiboan, non lorpen aldia eta erantzukizun aldia teilakatu baitaitezke, jendea gizarte sistemen (esaterako, gobernu edo negozio erakundeak) edo gizarte mugimenduen erantzulea da.
5. Berrantolatzeko aldia (adin ertainaren amaiera, helduaro berankorraren hasiera). Persona erretiratuek euren bizitza eta indarrak berriro antolatzen dituzte soldatapeko lanaren lekua hartzen duten jarduera esanguratsuen inguruan.
6. Birgizarteratzeko aldia (helduaro berankorra). Heldu nagusiak, beharbada, gizarte parte-hartzetik kanpo egon daitezke eta euren funtzionamendu kognitiboa mugatua egon daiteke aldaketa biologikoak direla-eta; bada, askotan, eurak askoz hautatzaileagoak dira ahalegintzen diren jarduerei dagokienez.
7. Legatua egiteko aldia (zahartzaro aurrera egina). Bizitza-amaieratik hurbil, behin birgizarteratuz gero (edo birgizarteratu bitartean).
Azalpen honekin agur esaten dizuet.
Espero dut zerbait ikasi izana,
Eneko Martin.
BIBLIOGRAFIA:
Comentarios
Publicar un comentario