<<La salud mental no está debidamente atendida, con recursos necesarios, en ninguna Comunidad Autónoma de España>>
"La salud mental no está debidamente atendida, con recursos necesarios, en ninguna Comunidad Autónoma de España”. Así lo declara en medicos y pacientes.com a Sara Guardón Nel A. González Zapico, presidente de la Confederación Salud Mental España, contrario al estigma que lleva a identificar a los afectados con sentirse solo y encontrarse 50 puertas cerradas."
Aupa irakurle!
Beste egunean klasean zahartzaroari buruz hitz egiten ari ginen, konkretuki aro honetan pertsona hauek dituzten arazoei buruz, eta gaur artikulu honekin natorkizuet erlazionatuta dagoela uste dudalako. Baina ezer azaldu baino lehen galdera batekin natorkizuet, zuen ustez zahartzaroan dauden pertsonen osasun mentala gizartearen barruan garrantzia nahikoa ematen zaio?
Zahartzaroko osasun mentalaren gaian sartu baino lehen, aro honen osasuna aztertu behar dugu, eta lehengo jakin behar duguna, bi mota daudela da:
OSASUN OBJETIBOAK:
- Osasuna izateak esan nahi du egituraren eta funtzioaren arteko egokitasuna dagoela.
- Gizakia maila edo plano ugaritan dago egituratuta (maila fisikoa eta kimikoa, biologikoa, psikologikoa eta soziokulturala).
- Gure inguruko pertsonek, zenbait arau kontuan izanda, gure egoerari buruz dituzten iritzien emaitza.
OSASUN SUBJETIBOAK:
- Ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera.
- Personaren introspekzioarako eta autoanalisirako gaitasunak, eta sentiberatasunak eragina du.
- Osasunak bizi-helburuak lortzera bideratuta egon behar du.
Ikusi daitekenez osasun mentala, subjetiboaren barruan dago, ondoren hau aztertzera ekingo diogu lehen aurkeztutako berriarekin, baina orain osasuna pandemian zehar aztertuko dugu.
Pandemian zehar osasun mentalaren arreta erabat eten zen. Jende asko zegoen gela batean eta eguneko zentroetara joaten zen, eta arreta galdu zuten. Jendea babesik gabe eta arretarik gabe geratu zen, eta horren ondorioak ikusteke daude oraindik.
Era berean, pandemiak berak eragindako nahasmenduak sortu ziren, bakardadeak, tristurak, ziurgabetasunak eragindakoak. Batez ere, osasun-arloko lehen lerroko biztanlerian eta ideia suizidak areagotu dituzten nerabeetan handitu egin da. Hala ere hirugarren adineko pertsonetan ere eragin handia izan zuen. Espero dut berri honek osasun mentala zahartzaroan zer den irakatsi izateak.
Hurrengorarte,
Eneko Martin
- R. (2022, 22 abril). «La salud mental no está debidamente atendida, con recursos necesarios, en ninguna Comunidad Autónoma de España”. Ibercampus.es. https://www.ibercampus.es/la-salud-mental-no-esta-debidamente-atendida-con-recursos-necesarios-en-ninguna-comunidad-autonoma-de-espana.htm
- Paz, L. J. F. (2022). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Universidad de Deusto.
Comentarios
Publicar un comentario